GURE HISTORIA
1999-ko apirilaren 24-ean, 9 urtez beste eraikuntza enpresa batean lanean aritu ondoren, gaur egun gerentea den Antonio Gómez-ek bere ibilera hasi zuen komun birgaitzeak, sukaldeak, barruko lanak eta erreforma txikiak lantzen zituen enpresarekin. Momentu hartako lan demanda zela eta, enpresa hori gutxinaka hazten joan zen, bai giza baita material baliabideetan, 2001. urtean lan-sozietate bezala sortu zen arte. Hortik aurrera edozein motatako eraikuntzen mantenu eta zerbitzu integralak emanez, horretarako landu beharreko gremio guztietako profesionalen arreta eta aholkularitza momentu orotan eskeintzen dugu. Aipatutako gremio eta zerbitzuen artean aurkitzen dira hurrengo hauek: Arkitektoak, Aparejadoreak, Igeltserotza, Iturgintza, Berogailuak, Gas instalazioak, Elektrizitatea, Zurgintza, Zurgintza Metalikoa, Herrementaritza, Eskaiola/Pladur apainketak, Margolaritza, Interiorismoa, Sukalde eta Komun Altzariak, Fatxada eta Teilatu berritzeak, Igogailu instalazioak… Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak ere burutzen ditugu.